XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hala ere laua da...

Elipseen multzo batek, edo, nahi bada, elipse horietan zehar ordenaturiko karratu txikien multzo batek, Hiru esfera II (41. irud.) 1945eko grabatuaren goialdea osatzen du. Ia ezinezkoa da esfera bat ikusten ari garen ideia baztertzea.

Baina Escherri xafla horren kontra sudurra ipini genezala gustatuko litzaioke, ea konturatzen garen han ez dagoela esferarik eta guztia elementu laua dela. Eta hala, goialdea atzerantz eramaten du eta ustezko esfera horren azpian emaitzaren marrazkia egiten du. Baina oraindik hiru dimentsiotan ikusten dugu marrazkia: esferaerdia estalki batekin ikusten ari gara.

Hori horrela, Escherrek berriro marrazten du goiko irudia, etzanda oraingoan. Hala ere, ezin dugu oraindik irudiak lauak direnik onartu, orain globo puztu bat, obalatua dena, ikusten baitugu, eta ez lerro kurbatuak marrazturik dituen gainazal bat. Argazkiak (42. irud.) ongi argitzen du Escherren prozedura zein den.

Koloma dorikoak izeneko grabatuak, urte bereko datakoak, efektu berbera sortzen du. Escherrek ez du lortzen marrazkia laua dela konbentzitzea, eta are harrigarriago dena: Escherrek erabiltzen duen baliabidea eta berak eragotzi duen gaiztakeria bat datozte.

Hiru esfera horretako irudi zentrala gainazal lau baten gainean marrazturik dagoela adierazteko, gainazal baten gainean hiru dimentsioak irudika daitezkeelako baliabideaz baliatzen da Escher. Grabatua izango balitz bezala hartu den lan hau, kontzepzioaren ikuspuntutik ikusita, lorpen nabaria izan da. Beste garai batean trebetasun handiko grabatzaile baten maisu-lana izan bide zen.

Orritik irteten ari diren narrastiak

Marraztea iruzur egitea denez errealitatea ordezkatzen duen ilusioa oraindik beste urrats bat eman genezake: bidimentsionala den mundutik mundu tridimentsional bat sortarazteko urratsa.

Narrastiak litografian (44. irud.), 1943koa, Escherren liburua ikusten dugu, non gainazalen zatiketaren bozetoak marrazten zituen. Orriaren ezkerraldearen beheko angeluan irudi lau txikiak, apenas zirriborratuak daudenak, fantasiazko tridimentsionaltasuna garatzen hasten dira, jarraian paper-orria usteko.